Urumeako autobidearen ´ate irekiko` jardunaldiak

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 2a, 02:00

( Jose Luis Gomez ) Aurreko asteburuan, lanak bukatu zituztela eta, ´ate irekiko` jardunaldia ospatu zu­ten Donostian, Urumeako auto­bidearen azken tramoan. Eta teorian, oso ideia polita da, baina pixka bat aztertzen badugu konturatzen gara aipa­tutako autobidea ez dela obrarik ekologikoena. Beraz, ez da ibiltzeko lekurik logikoena. Neu joango nintzateke paseatzera Parke Natural batera edo mendira baina ez hormigoizko obra erraldoi batera. Zein izango da Dipu­ta­zio­aren hurrengo ´ate irekiko` gonbidapena? Agian erraus­tegia bukatzen dutenean esan­go digute joateko gure zabor-poltsarekin hantxe ber­tan konprobatzeko nola erretzen duten? Edo Abia­du­ra Handiko Trenaren ibilbidea bukatzean, gonbidatuko gaituzte trenbidetik gora eta behera paseatzera?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!