( Mikel Arrieta Iraola ) Egun hauetan Biteri Kultur Etxeko ikastaroen berri izan dugu eta bertan albiste on bat agertzen zen. Helduentzat 29 ikastaro eskaintzen dira eta horietatik 10 euskaraz izango dira. Hau da – gutxienez- eskaintzaren herena euskaraz izango da.
Euskal Herri euskalduna nahi dugunak ez gara horrekin konformatzen jakina!, baina orain dela urte gutxiko egoerarekin alderatzen badugu, aurrerapauso izugarria da. Batzuk uste dugu euskararekiko konpromisoa hitzekin baino ekintzekin azaldu behar dela, eta egungo udal agintariak bide horretatik doazela ikustea eskertzekoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!