Aliceren abenturak lurralde miresgarrian

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 21a, 02:00

( Andoni Amonarraiz Gomez EAJ-PNVko bozeramailea ) Atez Atekoa kostatzen ari zaigunatik eta hernaniarrengan sortu duen ondoezagatik izango ez balitz, eman dituzten abuztuko datuak begiratuta pentsa dezakegu Alkatea Aliceren abenturak lurralde miresgarrian liburuko erregina izan daitekeela. Zerbitzua martxan jarri zuen, eta herria zorrotz mantendu nahi du gezurrekin; positiboak diren datuak bakarrik ematen ditu. 2010eko ekaineko paperaren bilketaren datuak esaterako, 2010eko apirilekoekin konparatzen ditu; ontzi arinen datuak 2009ko ekainekoekin alderatzen ditu; eta beira eta errefusarenak 2010eko urtarrileko datuekin konparatzen ditu. Inork ez daki nondik atera dituen 2010eko datuak. Nik beste konparaketa bat egingo dut: 2009ko ekainean kontenedore berdetik 442.560 kilo jaso ziren, eta atez atekoarekin, 2010eko ekainean 193.560 jaso dira; kontuan izan behar da kontenedore berdean jasotzen dena Hernaniko zaborraren %56,4a dela. Horrez gain, harritzen dit Alkateak esatea 2010eko urtarrilean 600.000 kilo errefus jaso zirela, 2009an 457.760 izan baitziren. Hau da Alkate anderea bizi den lurralde miresgarria, eta hau da hernaniarrek atez atekoari eman dioten babesa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!