( Axier Olano Zabaleta )
Zoritxarrez Euskal gazteriaren aurkako erasoak salatzeko txoko bihurtu den ‘apartatu’ honetan, beste eraso larri bat salatu beharrean aurkitzen gara beste behin ere.
Donostiako 17 gazte, epaituak izaten ari dira Madrilen gaur egun, SEGI gazte erakundeko kide izateaz leporatuta, 8 urtetik gorako kartzela zigorrei aurre egin behar dietela. Beraien delitu bakarra Euskal estatu sozialista eraiki nahi izatea izan bada ere.
Estatu espainiarrak euskal gazte independentisten aurka duen obsesio errepresioaren beste adibide bat da hau. Ez da bakarra ordea, gogora ekarri behar dugu pasa den urtean Markina-Xemeineko 8 gaztek sei urteko espetxe zigorra jasatera kondenatzen dien sententzia jaso zutela, Audientzia Nazionaleko epaile faxisten eskutik. Hauetako sei kondena hau betetzen ari dira dagoeneko espainiar espetxeetan sakabanaturik. Oraingoan Donostiarrei tokatu zaie baina ondoren gehiago datoz: Oarsoaldea, Barakaldo, Iruñea, Gasteiz, Hernani… Militantzia politikoa zigortzea beste xederik ez duten ‘epaiketa’ hauek Estatu espainiarraren estrategia errepresiboan dute bere izaera, justifikazioa eta funtsa. Agerian geratu da beste behin ere Euskal Herriak ukatuak dituen eskubideen aldeko defentsak min handia ematen diola eta errepresioa areagotzea beste alternatibarik ez zaio geratu bere estatus inperialista mantendu nahi badu.
Euskal gazteriak ez du etsiko ordea. Duela urte asko hasitako bide berean jarraitzeko asmoa dugu, gure herriaren eskubide guztiak bermatuak izan arte. Atxiloketa, tortura, ‘epaiketa’ eta espetxe zigorren gainetik tinko jarraituko dugulako borrokan Euskal Herriaren askatasuna lortu arte. Oraingoan zuei tokatu zaizue, baina egindako lan guztia ez da hutsala izan eta eredu zarete beste askorentzat ere. Eutsi gaztiak! Zuekin gaude! Ez gaituzte geldituko!
Gora euskal gazteria!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!