( Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua)
) Orain dela bi aste prentsaz jakin nuen gure alkatea, beste ordezkari publikoekin batera, Italiara zihoala bertan Atez Atekoa nola egiten zen ikustera. Bidaia horrek harrituta utzi ninduen, hilabetetan Turin jarri dutelako adibidetzat eta dirudienez ez zuten sistema ezagutzen. Gainera, bidaia egin dute beste errealitateak ezagutzeko, dagoeneko gure Atez Ateko zoragarria jarri dugunean. Ez zen logikoagoa izango aurretik bidaiatu, sistemarik egokiena aukeratu eta gure herrian jartzea? Norbaitek entzun edo irakurri al du informerik bidaia horri buruz?
Orain dela egun batzuk Italiako ordezkari baten hitzak entzun nituen irratian eta bi kontu garrantzitsu esan zituen: alde batetik, jarri zuten sistema jarri aurretik asko landu zela gaia alderdi politikoen artean kontsentsua lortu arte. Eta bestetik, bilketako kontenedoreak bilketa orduan ateratzen zirela, helburua izanik bisualki ez kutsatzea kale eta leku publikoak.
Zer pentsatuko ote lukete italiar horiek jakingo balute hemen, kontsentsu politikoari edo erreferendumari buruz ez dela ezer esaten, aukeratu den sistema poltsak poste batean zintzilikatzekoa dela, eta beraz, toki publikoa errespetatzearena eta kutsadura bisualik ez izatearena ez dela betetzen, eta zerbitzuaren kostua ezagutuko balute... Nire zalantzak ditut etorkizunean euren zerbitzua hobetzea pentsatzen badute, gure Atez Atekoa aztertzera etorriko direla.
Azkenik, eta aurrekoarekin zerikusirik ez badu ere, esan nahi dut Hernanin dagoeneko badugula 2010erako aurrekontua Gobernu Taldearen botokoekin eta, nola ez, Ezker Batuarenarekin. Bertan, Gobernu Taldeko aholkularien partidak mantentzen dira eta Atez Atekorako dirua dago, baina ez Zaharren Egoitza berria egokitzeko, ezta pisu tutelatuak ere. Eta ikusiko dugu zer geratzen den errepideetarako, espaloietarako... Baliteke horren berri ez izatea, baina aurrekontu hauek patehartzaileak izan dira edo parte hartzearena gauza garrantzitsuetarako (zaborrak, aurrekontuak...) ez dago modan eta bakarrik balio du baliabide ekonomiko faltagatik egin ezingo diren proiektuetarako (udal ekipamenduak)? Gobernu Talde honek 36.000 euro gastatuko ditu saritan auditorioa egiteko ideia lehiaketan, auditorio hori egin ahal izateko zenbat urte pasako diren inork ez dakienean.
Gora San Joan eta espero dut denok primeran pasatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!