Gotzon edo Angel Osa

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 5a, 02:00

( Marian Beitialarrangoitia Lizarralde ) Gotzon edo Angel Osa, biak ala biak joan berri zaigun gizon handi baten izenak. Tamaina barruak erakusten duela ezin hobe erakutsi izan digun herritarra, barruan zein kanpoan malkoak isurarazi dituena, utzi duen hu­tsunearen neurrikoak. Etxean bigarren hutsunea denbora gutxian, beraientzat nire besarkadarik maitekorrena. Hitz gutxikoa bera, hitz gutxi behar dira kategoriako pertsonak definitzeko, beti lagundu eta animuak emateko gertu, langilea, sentibera, konprometitua, lan isil xamurrekin asko egindakoa, gehiegi nabarmendu gabe baina beti pronto. Asko dira egun hauetan bere faltak tristatu dituenak eta zaila dutenak nik bezala orri zuria hartu, pentsatu eta sentituak idatzi eta Kro­nikara igorriz ahoz gora barruan duten samina ateratzea. Beraien izenean eta neurean, gure bihotzean betirako toki hartu duzula esatera natorkizu Angel/­Gotzon, zu­re errautsak hartu dituen Hernaniko basoan bizirik izango zaitugula beti eta nola ez, maite zaitugula.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!