Gure adiskide eta asfaltoko lagunari. Felix Merino Bobillo. Kirol-gizon ereduzkoa.

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 17a, 02:00

( Paco Gallego Prado Hernaniko korrikalarien izenean (*Erredakzioan euskeratua) ) Oraindik metro bat luze ez zen, eta bere aspirazioak betetzen zituen kirol batean hasi zen. Futboleko atezain. Urte askoan aritu zen postu horretan, inguruko hainbat taldetan, eta bere kalitateari esker Gipuzkoako onenetako batean bukatu zuen: Lengo­koak taldean. Kalitatezko arrastoa utzi zuen han ere, kirol ibilbideko lehenengo urteetan; kalitatezko arrastoa, kirolari eta pertsona bezala. Handik urte batzuetara, profesionaletara salto egitea gutxi batzuen esku izanik, beste kirol bati heldu zion, teknikoki hain exijentea ez zenari, eta fisikoki lehen adina edo gehiago. Atle­tis­moari heldu zion, eta oso urte onak pasa zituen, jarraian, triatloiari heltzeko; hiru kirol mota konbinatzen dituena, igeria, bizikleta eta korrika. Azken urteetan triatloiari dena eskaini zion, familiako momentu asko sakrifikatuta, eguneroko hobekuntza horren bila. Kirolari lotutako gizona zen, bere eguneroko betebeharrak inoiz utzi ez zituena, bere ingurukoak zaintzen zituena; berarentzat garrantzitsuena zena, esan gabe doa, bere familia. Aktibitate fisikoa izan da orokorrean, era batera edo bestera, hasiera eta bukaera eman dizkiona gizon haundi honen bizi­tza xume eta zoriontsuari. Lagun maitea, ez zaitugu ahaztuko, inoiz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!