( Julen Lizaso Aldalur
*Erredakzioan euskeratua ) Kontsumitzen ditugun produktuen bidez, denok gara ´sortzaile kideak` plataforma petrolifero, zentral nuklear, autopista, errausgailu, hondatutako baso, ibai eta itsaso isurketa, atmosfera kutsatu, basamortu bihurtutako lur, gizarte pobre, etabarrena.
Kontsumo arduratsuari buruzko hitzaldian nabarmendu zen bizimodu iraunkorra arte bat dela eta pertsona bakoitza (edo erakundea) generazio arteko elkartasunaz, betebehar morala duela planetaren bere ´partzela` iraunkorra izateko. 80. hamarkadan Lurraren ahalmena gainditu genuen eta ordutik zor ekologiko egoeran gaude eta hondamendiaren bidean joera ez bada aldatzen.
Zer egiten dugu edo ez dugu egiten egoera honetara iristeko?, ondorengo metaforarekin azaldu zuen: imaginatu dezagun bufe libre batean gaudela eta egunero ilarako lehenengoak garela; zenbat janari hartuko dugu?, irentsi dezakegun guztia atzetik dauden pertsonengan pentsatu gabe edo kopuru egokia gainerakoek ere jateko aukera izan dezaten?. Horrela, iraunkortasunak berekin dakar kontziente izatea gure erabakiek izan ditzaketen ondorioak; oztopo haundiena da ezjakintasuna ´aurrerapen` zientifikoan eta teknologikoan dagoen gehiegizko konfiantzagatik.
Iraunkortasuna helburu bezala edo obligazio bezala hartzen da eta ez borondate onean eta agintarien eta herritarren kontzientziazioan oinarritzen den zerbait bezala. Parametro berri honek exigitzen du PIBen kalkuluan sartzea... hamarkadak dira eskaera egina dagoela.
Gizakiaren arrasto ekologikoa estatuan 5,7 ha/urtean da bataz beste. Usurbil, Hernani eta Oiartzunen 4 aldiz txikiagoa da Gipuzkoako gainerakoeekin konparatuta, zeintzuk oraindik kutsatu egiten dituzten zabortegiak beren zaborren %80arekin. Biomasa forestalaren bidez eta zaborra masiboki erreta energia elektrikoa sortzearekin tematuta daude, kutsatzen jarraitzeko eskubidea mantentzen dute eta ez birziklatzeko obligazioa. Bi proiektuok energetikoki aztertuz pobreak dira, baina errentagarritasun haundia ematen dute ekonomikoki estatuak ematen duen hobaria dela eta energia elektrikoa sortzeagatik, uzten den arrastoa kontuan hartu gabe... bufeko ilaran beti lehenengoa izateak dituen abantailak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!