( Agustín Ostolaza Chato
) Nire kexa helarazi nahi dut, atez ateko hondakin bilketak eragin duen egoera dela eta, batez ere Antziola auzoko goiko partean. Sistema hau martxan jarri zenetik, hondakinak pilatzen ari dira eta dirudienez, ez dira bildu behar orain dugun zerbitzuarekin. Orain dela 10 egun arte ulertzen nuen arazoa auzoan egiten ari diren obrek eragitea, baina egun hauetan hainbat lekutatik pasa naiz zerbait orokorra ote zen ikusteko, eta ustekabekoa hartu dut; izan ere, orokorrean dena nahiko txukun dago, toki hau izan ezik. Baliteke inguruko bizilagunen batek gauzak behar bezala ez egitea, ziur aski herriko beste toki batzutan gertatzen ari den bezala, baina beste neurriren bat hartzen ariko dira argazkian ikusi daitekeena gertatu ez dadin. Arazoa ez da egun batekoa. Ziur despisteren bat dagoela bilketaren logistikan. Ea inguru hau garbitzen diguten.
(*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!