( Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua) ) Ez dut ulertzen izen haundiko politiko batek, Txintxurreta zinegotzia den bezala, gainera, Usurbilgo ingurumen teknikari gisa ´jarria` izan dena, ANVk gobernatzen duen herrian baita ere, ez dut ulertzen Atez Atekoa defendatzeko iraina eta beste zinegotziekiko mespretxua izatea daukan baliabide bakarra. Ez daki zer den beste baten ahotik entzutea gaizki egiten ari dela.
Transferentzia puntua edo Santa Barbaran jarri duten dena delakoari dagokionez, niri ere logikoa iruditzen zait martxan jartzea, baina legea errespetatuz. Zergatik Txintxurretak ez dio legeari kasurik egiten? Gobernu Talde hau ongiaren eta gaizkiaren gainetik al dago?
Beste behin, errealitatea erakutsiko dut: 5-28 osteguna, plenoan, esan ziguten 10 zirela hondakin bilketaz arduratzen ziren langileak eta hiru astetan 476 ordu extra sartu zituztela. Uste dut gehiago izan direla 12:00etan oraindik lanean aritzen baitira, baina ezin dut demostratu. 5-29 ostiralean, berriz, dagoeneko 14 ziren kontratatutako langileak. Zenbat beharko ditugu zerbitzua 07:30etan bukatzeko?
Gainera, 14 langile horiei gehitu behar dizkiegu, obra pabiloiko langileak, mantenimenduaz arduratu beharrean, hondakinak biltzen aritzen direnak. Zerbitzu Publikoetako zinegotziaren arabera, bi dira eta 07:00etatik 08:00etara egiten dute lan. Iruditzen zait Txintxurretak engainatu egin duela datuak ematerakoan.
Azkenik, azpimarratu nahi dut, erabiltzen ditudan datuak San Markok eta Txintxurreta zinegotziak emanak direla eta jasoak direla maiatzeko plenotik eta ikusten dudan errealitatetik. Nik kontatu besterik ez dut egiten eta Txintxurretari gustatzen ez bazaio, konpondu dezala gaizki egindakoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!