Ormazabal jaunak irakurri gabe sinatzen du

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 22a, 23:18

( José Ramón Zabala Agirre )

Ormazabal jaunak irakurri gabe sinatzen du

Nahiz eta hamaika aldiz errepikatu, gezur bat ez da inoiz egia izango. Pernan­do­ren egia hau Gipuzkoako Hon­dakinen Partzuergoko lehen­dakaria den Ormazabal jaunak oraingoz behintzat ez du ezagutu. Ho­rregatik, Gi­puz­koan zaborren erraustegia inposatzeko sortu duten gezurretan eta sasiegietan oinarritutako diskurtsoa behin eta berriro ere errepikatu egiten du mundu guztia ondo asko aspertu arte. (...) Garai hauetan erraustegiari es­ker «hondakinak biltzeko za­­­bor­tegien sistema behin betiko alboratzeko» egokia dela esa­tea, jaun txit agurgarri horrek defendatzen duen proi­ektua ez duela ezta irakurri ere egin adierazten du; edo erraustegiak sortzen di­tuen errautsak eta zepak etxeko alfonbra az­pi­an gordeko ditu? Aditu, Or­ma­za­bal jauna: errausketak hondakinak sortu egiten ditu, %30-35 in­guru, eta horiek gordetzeko se­gurtasun handiko zabor­te­gi­ak ezinbestekoak di­ra. Be­raz, zu­en proposamenari es­ker, errau­stegiarekin betiko za­bor­te­gietatik segurtasun han­­di­ko zabortegietara pasako ginateke eta hori ez da, inolaz ere, «za­bor­te­giak behin betiko albora­tzea». Baina handiena ez da fal­tsukeria hori; handiena sina­tzaileak berak lerro batzuk au­rrerago gauza bera aitor­tzea: «instalazioak eratuko di­tuen errautsak hondakin arrisku­tsuentzako zabortegi batean tratatuko dira». Eta hori paragrafo gutxi batzuk aurrerago zabortegiei betiko agurra eman dienak. Ormaza­ba­lek sinatzen du­ena ez du ezta irakurri ere egiten. Eta beste hau sinatu duenean: «gure lurraldean hondakinen kudeaketan aro berri za­baldu zen, munduko eredu aurreratuenetakoa». Harriga­rria. Izango da enpresa munduan, jauntxo hauek mugitzen diren munduan alegia, zeren eta bestean, mundu errealean, gaur egun eredu aurreratuena, ´zero zabor` lemapean zabal­tzen ari dena da eta horretan errausketa ez da ezta txantxetan ere aipatzen. (...) Ormazabal jaunak kea sal­du nahi du. Eta horretarako, zer­bait gogorrago ez esateagatik, bost axola kontraesanak sinatu baditu. Benetako aukera Usurbilen dago, atez ateko aukeran; horri esker zabortegira eramateko hondakinak %20a baino txikiagoa baita. Baina hori ikusteko kalera atera behar da eta hori inoiz ez du egingo Ormazabal jauna bezalako politikari profesional batek. Dirua beti itsu.

José Ramón Zabala Agirre

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!