( Iñaki Arratibel Olaziregi
Hamaikabateko zinegotzia
) Atez Ateko bulegoan rafiazko poltsak 2 euroan saltzen dira. Salmeta horrek ez luke misteriorik izango bere ilegaltasunagatik ez balitz. Salmenta horrek ez du inongo legezko baldintzarik betetzen. Beste ilegaltasun bat, baina tamalez Atez Ateko ilegaltasunak ez dira albiste, ohitu egin gara.
Memoria pixka bat eginez gogorarazi behar dut udaleko ingurumen arduradunak aztoratu egin zirela kuboak 60 euroan salduko ziren zurrumurruaren aurrean. Hamabost egun geroago, arduradun berberak, atez ateko bulegoan rafiazko poltsak ilegalki saltzen dituzte. Argi dago aztoratasuna harrokeria bihurtu dela.
Atez Ateko arduradunek ilegaltasun berri honen aurrean kaleratuko duten prentsa oharra irakurtzeko irrikaz nago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!