Eskubide zibil eta politikoen defentsan... euskal gazteria aurrera!!!

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 21a, 02:00

( Mikel Garcia Otamendi ) Azken hamarkada honetan Euskal Herriak Espainiar estatuaren eskutik jasan izan dituen eskubide zibil eta politikoen urraketak, frankismotik ezagu­tzen ez zen egoera antidemokratiko bat utzi digu. Adierazpen askatasuna, bil­tzeko eskubidea, hauteskundeetan aurkezteko eskubidea, iri­tzi eskubidea… de fac­to desagerrarazi ditu gu­re he­rrian. Ho­nen adibide dira, al­derdi politikoen ilegalizazioak, egunkari eta irratien klausurak, antolakunde politiko eta sozialen kriminalizazioa, mobilizazioen de­bekuak eta elkartasunaren aurkako kanpaina. Honek, ondorio lazgarriak jasatera behartu gaitu: atxiloketa prebentiboak, torturak, kondena eskaera despropor­tzionatuak, gerra egoera amaigabea, gizartean ten­tsio eta izu sentimendua, errea­litatea desi­txuratzen du­ten komunikabideen intoxikazioa… Euskal gazteriak ere bere larrutan pairatu du egoera hau. Horren adibide da 2007an Jarrai-Haika-Segi gaz­te erakundeen aurkako sententzia eta erakunde hauen lan politiko eta sozialaren kriminalizazioa. On­do­rioz, ´Terroris­moa`-ren aitzakiapean, ha­mar­­naka gazte atxilotuak izan dira Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan izandako sarekadetan. Beraien delitu bakarra Euskal Herriaren alde lan egitea da, beti ere, ekinbide politiko batetik. Honen harira gogorarazi nahi dugu, Iruñerrian gertatutako sarekaden ondorioz 45 gazte auziperatuak daudela momentu honetan gertatuko denaren zain. Ez da adibide bakarra, Hernanin 10 gazte baikaude egoera berdinean. Hau guztia salatzeko eta eskubide zibil eta politikoen al­de hartutako konpromisoa be­rrestu asmotan, maiatzaren 22­an arratsaldeko 18:00­etan Iru­ña­ko Golem zinematik abia­tu­ko den manifestaziorako dei egi­ten dizuegu herritar guztioi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!