( Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua) ) Oraindik gogoan ditut erregimenaren informatiboak, garai hartako telediarioak eta NODO famatua, pelikulen aurretik botatzen zutena. Hor esaten ziguten, oso ondo zegoela dena, lehenago baino askoz hobeto, eta estatua herriari mesede egin nahian zebilela, herria bera konturatzen ez bazen ere; eta hori horrela ez bazen, gezurra esaten ziguten, eta kitto.
Horixe egin du Ingurumen zinegotziak, konparatu dituenean, alde batetik, Atez Atekoaren bidez Hernani GUZTIAN bildutako organiko kopurua, eta bestetik, 5garren kontenedorearekin Zarauzko 453 familiak egindako organiko kopurua. Esperientzia piloto batean parte hartu zuten famili batzuk dira horiek, EZ Zarautz guztia. Egia dago esan beharra. Gobernu Taldeak eta EBk esan behar ligukete, baita ere, 869.221,19 euro gastatu dituztela dagoeneko, eta horietatik 100.000 euro gastatu direla, ´komunikazio estrategian`. 10 pertsona kontratatu ditugula bilketa eta txofer lanak egiteko, beste hiru bulego lanetarako, eta brigadako 2 langile zaborrak biltzen ari direla, bere lan orduetako batzuetan. 10 biltzaile-txofer horiek egunean 10 ordu baino gehiago lan egiten dituztela, ez dituztela bilketa ordutegiak betetzen, eta ez dituztela poltsa guztiak biltzen.
zabor turismoa badagoela ukatu egiten dute. Hara datu batzuk. 2009ko maiatzeko aste batean, kontenedoreekin 138.075 kg hondakin bildu ziren (datu ofizialak). 2010eko maiatzeko aste batean, Atez Atekoarekin, 53.713 kg bildu dira, errefusaren datuen faltan (Ingurumen zinegotziak emandako datuak dira). Errefusa 85.000 kg inguru ez bada, behintzat, zabor turismoa badago.
Adituek diote, Atez Ateko sistemak eta 5garren kontenedoreak emaitza beretsuak dituztela. Aurreko lerroetako datuak ikusita, eta bi sistemak martxan jartzeak dituzten kostu ekonomikoak kontuan hartuta (5garren kontenedoreak 300.000 euro, kamioi, kontenedore eta langileetan), ez dut ulertzen nola aukeratu den Atez Ateko sistema, herritarrak elkarren aurka jarri dituena, eta izugarrizko dirutza kostatzen eta kostako zaiguna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!