Zorionak, Hernaniko herria

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 17a, 02:00

( Ana Aranburu Zubillaga Hernanin Zero Zabor ) Atez Ateko Bilketarekin (AAB) aldaketa martxan dabilen ho­ne­tan, zorionak eman nahi dizkiogu Hernaniko herri osoari. Hasteko, zorionak herritarrei, hernaniarrei: kaleen itxura garbia ikusi besterik ez dago ohartzeko Hernaniko gizon eta emakumeok badakigula gauzak txukundadez eta fundamentuz egiten. Zorionak AAB martxan jartzeko hainbeste lan egin duten udaleko agintariei eta langileei; dagoeneko na­barmen ageri da ahalegin guzti horrek merezi duela. Azkenik, zorionak eta eskerrak eman Jarraipen Batzor­detik sistema berria herritarrei ezagutarazten saiatzen diren boluntarioei eta beren hondakin organikoak etxeko konpost bihurtzen dituzten 700 familiei. Laster hasiko gara hondakinak kudeatzeko sistema be­rri­aren emaitzak ezagutzen, eta seguru orduan are arrazoi gehiago daukagula pozteko eta zorionak emateko. Orduan ikusiko da posible dela, Erra­-u­s­­te Plantarik gabe eta herritarrok lehenaz gain gehiago po­zoitu gabe, denon artean guztion hondakinak modu egoki­an tratatzea. Maialen Lujan­biok orain dela bi hilabete eta erdi bilkura batean esan zuen bezala, orain ikusi dugu ohitura aldaketa txiki baten balioa: ´Eskuak zenbat lezakeen`. Seguru lehenbiziko asteetan denok pazientzia pixka bat hartu behar dugula. Herri­ta­rrokin udalak pazientzia hartu dezala, egunak pasa ahala gu­re hondakinak hobeto bereizi eta zintzilikatuko ditugu eta. Eta herritarrok pazientzia behar­ko dugu udalak hasieran dena martxan jartzeko dauzkan ezintasunekin. Baina dena ondo lotu bitartean ere, dagoeneko badakigu AAB Her­nanin bertan sistema erraza dela, merkea, garbia eta efikaza, eta aldatzeko esfortzuak me­rezi duela. Gipuzkoan eta Euskal He­rri osoan begi asko daude Her­naniri begira. Asko dago jokoan gure herrian. Usurbilen on­doren, eta laster Oiartzunekin, Hernanin erakusten ari gara AAB ondo eta erraz egin daitekeela herri handi eta hirietan, eta Gipuzkoan Errauste Planta pozoitsurik ez dugula behar. Guzti hori denon meritua da, kolore eta pentsakera ezberdinetakoak izanagatik herria txukun eduki nahi dugun eta gure hondakinak zuzen kudeatzea nahi dugun hernaniar guztiona. Zorionak, Hernani.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!