Egiazko Hernani maite dut

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 3a, 02:00

( Mikel Arrieta Iraola ) Hernani maite dut, den bezala, anitza eta iritzi askotakoa. Bai­na utzi esaten bereziki Hernani aurrerakoi eta ekologista maite dudala. Gustukoa dut erosotasun pertsonalaren gainetik el­kar­tasuna, ingurugiroaren erres­petua eta naturaren zain­ke­ta jartzen duen hernaniar gehiengo hori. Izugarri mi­res­ten dut alarmismoa eta demagogiaren gainetik Atez Ate­ren alde agertu den her­naniar uholde hori. Poz handia ematen du jakiteak iada 677 familik autokonposta egitearen konpromisoa har­tu dutela, ia ia hernaniarren %10, eta kopuru hori handitzen doa. Irrifar txikia sor­tzen zait Etxe­be­rri, Marieluts, Florida edo Kara­beleko herritarrak hurbiltzen zaizkidanean esa­tera «ondo ari zarete», «Atez Ate­koa erraza dek», «hi! errausgailuaren aurka alternatibak mar­txan jartzeko garaia ge­nian». Asko dira bere garaian bil­keta horretan sinadura eman zutenak eta orain esan didatenak ez luketeela sinatuko, zeuzkaten beldurrak eta kezkak apurka uxatu dituztelako. Ona da jakitea Mugimendu Ekologista osoa eta sindikatu gehienak Atez Ate­koaren alde daudela; horrek erakusten dit bide onetik goazela. Udalari aitortu behar zaio bizilagunen %73aren eskaerak ona­rtu dituela eta behingoz landa inguruko auzoekin gogoratu eta zabor tasa jaitsi diela. Zer diferentzia aurreko garaiekin!! Amaitzeko esan, badakidala denek ez dutela ni bezala pen­tsatzen. Katastrofismoaren or­dez, norberaren arduraz eta naturarekiko konpromisoaz hitz egitea nahiago dut. Batzuk gauzak bere horretan utzi nahi dituzte eta pentsamendu atzerakoian babesten dira. Beste ba­tzuk aldiz, gauzak aldatzen saia­tzen gara eta, besteak beste, inguruarekiko errespetuan oinarritutako mundu bat lortzen saiatzen gara. Borroka horretan iraungo dugu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!