Elizatxo Ikastola

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 2a, 02:00

( Ainhoa Bernardez Callejo Elizatxo Ikastolako Leoka/Zelaia Guraso Elkarteko presidentea ) Elizatxo Ikastolako Guraso El­kar­teak joan den apirilaren 15ean Gas­teizko Le­ge Biltzarrean aurkeztutako legez bes­te­ko proposamenaren onespenaren au­rre­an ondorengo hausnarketa egiten du: Gure ikastolak duen Hezkuntza Proiektuaz harro gaudela, ez ordea gure seme/alabek DBHn erabiltzen dituzten egoi­tza eta baliabideekin. Hezkuntza Sailak, Lege Biltza­rrean onartutako Eskola Mapa be­rria­ren on­do­rioz, 2009ko martxoan PNV, EA eta EB alderdi politikoek osatzen zuten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, hain zuzen ere, Her­nanin Bigarren Hez­kuntzako eskaintza publiko bakarra izango zela erabaki zuen. Eta orain, Hez­­kun­tza Sailaren buru ez direnean, duela urtebete beraiek hartutako erabakiaren aurka azaldu dira. Ez dugu uler­tzen. Gure seme/alabek kalitatezko he­zi­keta jasotzeko eskubidea duten heinean, Elizatxo Ikastolari Herna­nin Bi­ga­rren Hezkuntzako ikastetxe publiko sendo bat sortzea positiboa dela iru­ditzen zaio, bai herriari begira bai gu­re seme/alabei begira, proiektu be­rri honek ibilbide edukatibo gehienak herrian bertan egiteko aukera berma­tzen duelako: batxilergo modalitate ez­­ber­dinak, dibertsifikazio curricularra behar duten ikasleen­tzat etabar. Eta baliabide aldetik Elizatxo ikastolako gure seme/alabak irabazian aterako liratekeela esatea, soberan dago (jangelarik ez, ikastetxea zaharkitua...). Beraz, proiektu sendo, integratzaile eta berrritzaile bakar baten aldekoak ga­ra Bigarren Hezkuntzarako. Bestalde, ad­ministratiboki eta ofizialki momentu ho­­ne­tan dagoena eta dakigunaren berri eman nahi dugu: Hezkuntza Delegari­tza­tik ziurtatzen dute, Hernanin Biga­rren Hezkuntzako lau ikastetxe publikoen fusioa egingo dela. Datorren ikasturtean Hernaniko DBHko ikastetxe publikoen 1. mailako ikasleak Agustin Itu­rria­ga egoitzan hasiko direla. Beraiekin lanean arituko den irakasle taldea martxan eta lanean ari dela irailean ikasturte berriari hasiera emateko. Baita esan, dagoeneko martxan dagoela guraso batzordea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!