Dena da egia

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 30a, 02:00

( Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) ) Atez Atekoaren aldekoak etengabe ari dira esaten, guk diogun guztia gezurra dela, Atez Ateko prozesuaren eta martxan jar­tzearen aurka gau­­denok dioguna, alegia; bai­na oker daude. Esan zu­ten, erreferendumaren aldeko si­na­durak ez zirela garbiak. Ka­lean erantzunik ez zela. He­rrian giroa berotzen ari nin­tzela. Eta abar. Egiaztatzen hasiak gara, herriaren zati haundi bat Atez Ateko sistemaren kontrakoa dela. Gutxigorabehe­ra­ko 6.000 firma haiek Her­na­niko sentimenduaren islada zirela. Betekada halako pun­tura iritsi da, Udal­tzain­goak parte hartu behar izan duela, bizilagun batzuk eragotzi ez zezaten euren etxeetan jarri nahi zituzten gan­txoak jartzea. Horrez gain, Etxeberri auzoko kooperatibisten %98k Atez Ateko bilketaren aurka bozkatu zu­ten. Antziolan, Latsunbe­be­rrin eta Kaxkoan, etengabe gal­detzen digute «zer egin behar dugun sistema honekin». Merkatari batzuk esan du­te «hau beste alderdi batzuk egingo balute (beste al­derdi politiko batzuri erreferentzia eginez) herriko plazan erreko genituzke». Ba­di­ra hernaniarrak, mugitu egin­go direnak euren eskubideak eta jabetzak errespeta daitezen. Horiek, eta egiazko ekin­tza gehiago gertatzen ari dira Hernanin. Zerbitzua martxan jartzen bada, kostuari buruz esandako egiak azalduko dira, ez erosotasunari buruz esandakoak, zikinkeriari buruzkoak... eta ikusiko dugu, euren gezurrak nola azaltzen dituzten, ingurugiroaren salbatzaileok, Ezker Batuak eta Ezker Abertzaleak, alegia; herria salbatu nahi dutenak, baina he­rria­ri ez entzun eta ez kasu egin nahi ez diotenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!