Atzo pasa ziren epailearen aurretik Marta Igarriz hernaniarra eta Gaizka Olabarrieta eta Gorka Aztiria arrasatearrak, bost egunetan inkomunikatuta egon eta gero. Askatasunak esan du atxilotuek ez dutela konfidantzazko abokatuarekin deklaratzeko aukerarik izan eta Soto del Realera eraman dituztela epailearen aginduz. Horretaz gain adierazi du Marta Igarriz-ek beste bost egun eramango dituela inkomunikatuta. Atzo manifestazioa egin zen hernaniarraren egoera salatzeko
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!