Arduragabekeriaz

Kronika - Erredakzioa 2010eko apirilaren 27a

( Iñaki Arratibel Olaziregi Hamaikabat udal taldea ) Hamaikabat udal taldea poztu egiten da Udaleko Ingurumen Sailak atez ateko kuboak ez dituela kobratuko adieraztearekin. Guk, zurrumurru baten aurrean, jendeari ezin zaiola kobratu argitu nahi izan dugu eta, gurekin ados egonda, ez dugu uler­tzen Ingurumen Sailak azaldu duen haserrea. Gure iri­tziz, Ingurumen Sailak ge­zur­tatu behar zuen zurrumurru hori, eta ez dugu pentsatu nahi, Ingurumen Sailak ku­boak banatzeko ahoz aho ibili den esamesaz baliatu nahi izan duenik. Baina ez dugu baztertzen beste aukera bat; Ingurumen Saila aztoratu due­na zurrumurruaren sinestarritasuna izan da. Jen­de askok, atez ateko bilketa ezartzeko izan duzuen jarrera ikusita, kuboak kobratzeko gai ikusi zaituztete. Bukatzeko, esan, besteen arduragabekeriaz Udaleko In­gurumen Sailak ezer gutxi esan dezakeela. Atez ateko za­bor bilketa ezartzeko egin du­ten kudeaketa ilegalitatez josita dago. Tartekatu diren erre­ku­rtsoei buruz auzitegiak epaia ematen duenean, ikusiko da nork jokatu duen ardu­ra­gabekeriaz. Hasteko, Usur­bi­len aurrikusita zegoen konpostadora epaileak geldiarazi egin du. Horren au­rrean, Izas­kun Txintxurre­tak, Hernaniko Ingurumen Zinegotzi eta aldi berean Usurbilgo Ingurumen Tekni­ka­ri denak, zuzentzen duen Her­naniko Ingurumen Sai­leko arduradunak besteen arduragabekeriaz hitzegiteko zilegitasunik ez du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!