( Nahia Alkorta Elezgarai ) Azken asteetako polemika guztiaren gainetik, eraso eta gezurren gainetik iritsi da Hernanin Atez Atekoarekin hasteko eguna. Orain denon txanda da! Denok ikasi beharko dugu; sistema berrira ohitu eta gure hondakinen inguruko kontzientzia hartzeko momentua da. Eta denon artean egingo dugu bidea, poliki-poliki, baina urrats sendoak emanez.
Gogoz hartuko dugu Atez Atekoa batzuek, eta beste batzuek beraien haserrea baretzearekin ikusiko dute ez dela batere zaila, ohitura kontua dela. Ziur ongi egingo dugula eta etorkizun hobea eraikiko dugula. Animo! Eta Ongi Etorri Atez Atekoari.