GEZURRAK ATEZ ATEren AURKA

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 25a, 13:27

( Mikel Arrieta Iraola ) Alemania naziko buruzagi nagusienetako batek zioen bezala gezur bat mila aldiz errepikatuz gero jendeak sinetsiko du. Zoritxarrez Atez Ateko sistemaren aurkariek lelo hori jarraituz argudioetan baino gezurretan oinarritu dute bere kanpaina.
Hona hemen kaleratu izan diren gezurretako batzuk:

• Lehenengoa Usurbilen kasuarena izan da. Herritarrak nazkatuta omen zeudela, kaleak zikinak, kexak nagusi zirela… Eta hara non Usurbil herriak gehiengo handi batekin Atez Ateko sistemaren alde bozkatzen duen eta erakusten duen sistema hau garbia, erraza eta ikaragarri eraginkorra dela.

• Asko zabaldu den beste gezurretako bat izan da Usurbileko  zaborra beste herrietan botatzen zela: La­sar­ten kontainerrak gainezka zeudela… Bada hori ere ez! Gezur borobila! Beharbada baten batek egingo zuen -beti dago tontakeriak egiten dituen baten bat- baina Diputazioak kaleratu dituen datuen ara­bera bai Usurbilen, bai inguruko he­rri guztietan jasotako hondakinen ko­purua nabarmen jaitsi da 2009. urtean.

• Beste gezur handi bat 6.000 sinadurarena izan da. Udal Bilkuran esan zen bezala,  ez dira 6000 sinadura entregatu,  pertsona askok bi, hiru eta bost aldiz sinatu dute, orriak eta orriak daude non izenak ezin dira irakurri, karnet zenbaki as­ko okerrak dira… Seguruena jende as­kok asmo onarekin sinatu zuen, bai­na beste batzuk interes politikoen mesedetan erabili dutela sinadura bilketa hori.

• Azkenik diru kontuarenak ditugu. PSOEren azken oharra manipulazio hutsa da. Zinegotziak direnez badakite iaz hondakinen aurrekontua 1.089.000 eurokoa zela eta ez PSOEk esaten zuena. Bide batez esan Usurbileko udala ez dela arruinatu, gastuak ez direla hirukoiztu… Hori bai orain % 82a birziklatzen dute eta natura eta osasunaren alde urrats handia eman dute. Atez Atekoak merezi du!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!