Langile Ikastolako
komunitateari zorionak
Dena egina ez badago ere, pausu ikaragarri bat eman da ostegun honetan Hernanin eman nahi den fusio-prozesutik Langile Ikastola kanpo gelditzeko. Eskaera hau luzatu dio Gasteizko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
Lana txukun egiteak duen sari horietako bat da honakoa. Errespetutik eta sinesgarritasunetik norberak sinesten duen proiektu bat defendatzean, besteen babesa eta oniritzia jasotzen denean, oso inportantea bihurtzen da. Hauxe da eman dugun beste pausu garrantzitsua, baina ez azkena. Orain, Arartekoaren txostena, eta beste erakundeen babesa lortzeko bidean lanean jarraituko dugu.
Datorren ostegunean, hilak 22, prentsaurreko bat emango dugu Santa Barbarako egoitzan, eta bertara azaltzera ere gonbidatzen zaituztegu. Baita ere, hilak 24, emaitza hauek ospatzeko egingo dugun manifestazio-festara. Hau dena posible izan da, Langile Ikastolako komunitateak eskaini duen babesagatik, eta horregatik denok poz hau konpartitzen dugu. Emaitza hauek indarberritzen gaituzte, eta animoak ematen dizkigute Langileko aldarrikapenekin jarraitzeko.
Ez dugu zalantzarik Langile zaleok ekintza hauetarako berriro ere bilduko garela gure aldarrikapenak ozen entzun daitezen. Berriro ere mila esker guztioi eta apirilaren 24ean Plaza-Berrin egingo dugun manifesta-festan elkartuko gara berriro!
Langile Ikastolako 2-16 batzordearen izenean: Marijo Garcia Goiburu eta Urtzi Errazkin Telleria.