Gora Euskadi?

Kronika - Erredakzioa 2010eko maiatzaren 8a

( Beñi Agirre Oiartzabal ) Gora Euskadi askatuta? Gora hiru probintziak askatuta? Ez da sinestekoa Euskadi / Euskal Herria eztabaida luze eta su­tsuan zazpi probintziak edota gehiago definitzeko orduan Euskal Herria hitzaren alde egin dutenak, orain, Euskadi hitza aldarrikatzen azaltzea Plaza Berrin. Edo oso oker nabil, edo ez da hori adierazi nahi dutena pankartan. Beharbada, orain urte asko ez dela, Autonomi Erkidegorik ez zenean eta denak Espainiako probintziak zirenean, ´Gora Eus­kadik` bazuen Euskal He­rria osoa (zazpi probintziak be­hin­tzat bai) batzearen indar sinbolikoa. Gaur egun, ordea, Eus­kal Herri horren zati bat Eus­kadi izena beretzen hasi denean, berez galtzen joan da Euskal Herri osoko esanahi hori. Herri mailan bakarrik ez, maila akademikoan ere Euskal Herria izenaren alde egiten du Euskaltzaindiak zazpi probin­tziei aipamena egin nahi zaionean. Haien esanetan, ´kultura ezau­garri aski jakinak dituen herrialdea adierazteko, politika eta administrazio mugen nahiz ezberdintasun historikoen gainetik erabilia dena`. Hizkuntza eta kultura ezaugarri jakinak dituen herriari Eus­kal Herria deitzen badiogu, nola deituko diogu ezaugarri instituzional komunak dituen estatu-proiektu politikoari?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!