Zorionak ereñotzuarrak, baina…

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 1a, 02:00

( Maddi Etxeberria Galbete )

Zorionak ereñotzuarrak, baina…
Izan bedi zuen autonomia eskubide hori, zuen, bainan, baita ere bertako ingurugiroaren kalitate bermea. Izan ere, ´ereñotzuarren­tzako beharrezkoa zen paseo turistiko zoragarri` horrek, LIC (Lugar de Interes Comunitario) bat izorratu du, nahita, udarako ´domingero` eta egurtegien negozioaren gozamenerako; alegia, Euro­pa, Eusko Jaur­laritza eta Diputaziotik bertatik, teorian ´zorrozki` arautua dagoena, oso egoera larrian bizi diren bisoi europearra eta muturluze pirinearraren habitat-a dalako. Bertan, (beste iñun ez) al­txor bat diran landare paleotropikalak ere bizi dira (duela milioiak urte daramaxkite bertan), gaur arte. Bidexiorra gauza bat zan, eta kamioientzako eta guzti izango dan bide forestal hau, gauza oso ezberdina. Iragan asabak, arbasoak, jakin izan zuten naturarekin bat, bertan lana egitten eta bizitzen, gaur, behin eta berriz harrittuta nakate azpiegitura arraro hauek. Zuen etorkizuneko garapena inguruaren txikizioaren bidetik joan ez dadilla desi­ratzen dizuet.
Maddi Etxeberria Galbete

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!