( Julen Lizaso:
´Gutxiengo Errefusa`ren aldeko herritar bat
(*Erredakzioan euskeratua) ) Txerrijana konpostatzen duen pertsona batek, birziklatu daitekeena bereizten duen pertsona batek, hilabetean basura poltsa bat bakarrik bidaltzen du zabortegira, baina hala ere, egunero zabor guztia nahastuta dagoen poltsa bat botatzen duenak bezain beste ordaintzen du.
Ez da justua birziklatzen duen minoria horrek gastu eta kutsadura gehiago sortzen duen jendeak bezain beste ordaintzea. Ura, elektrizitatea, telefonoa, gasa eta abar kontsumitzen dugunaren arabera ordaintzen dugu, zergatik ez zaborra?
Orain arteko sistema mantentzea ez da solidarioa; nor ari da inposatzen? Gaur erosoenak babesten dira, eta Udaletxeari faktura astronomikoak ordaintzen dizkietenei egiten diete mesede; bihar ordea, basura hori erretzeko behar dutenei.
Jasotzearen eta birziklatze ezaren faktura, guztiaren %80a da; eta 5garren kontenedorearekin %65-70a izango litzateke, hau al da soluzioa? Atez Atekoarekin ez da saihesten baino %15-30era jaisten da; baita kutsadura ere. Sistema justua da botatzen diren kiloen arabera ordaintzea (PAYT –ingelesezko Pay As You Throw-); horrela zaborra bereiztera behartzen da, poltsikoan min egiten baitu. Hortaz, zer egingo lukete hernaniarrek etxeetan PAYT jarriko balitz? Gaur egun gehiengoak zergatik ez du zaborra bereizten? Firmak eskatu dituzte bozkatzeko askatasuna eskatuz, sistema bat edo bestea aukeratu ahal izateko; aukeratu, zein irizpiderekin? sinatzaileak informatu al dira datu hauetaz?
Ez dute zenbakietaz aurrez aurre hitz egin nahi, eta hitzetan, eta hitzetan, eta hitz gehiagotan egoskortuta jarraitzen dute: Vilassar del Mar, inposaketa, firmak, erreferenduma, datu faltsuak, beste herrietara eramandako zaborra, garestiagoa, zikinkeria…
Zaborrean ezkutatuta dagoen problema haundiaren atzean, benetako eztabaida ondorengo galderarekin hasiko litzateke: zein zabor bilketak lortzen du zabortegira edo erraustegira botatakoak gastu eta kutsadura gutxien sortzea?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!