Duela hilabete gutxi gora-behera

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 30a, 00:35

( Rebeka Maestro Watson ) Duela hilabete gutxi gora-behera, herrian jakina den bezela, Irizar gaineko etxea okupatu genuen. Hernaniko gazte batzuk gara eta egungo egoera sozio-ekonomiko sun­tsigarriak bultzatuta, eta gure errekurtso eza dela eta, okupazioa iruditu zaigu irtenbide bakarra eta zuzenena. 2010eko otsailean sartu ginen etxean eta hiru egun pasa ondoren, jabeen denun­tzia jaso genuen honek dakarren identifikazioarekin. Ha­sie­ratik, prozesu honetako beste aldearen jarrera, jasangaitza izateaz gain, bidegabea ere izan dela esan beharrean gaude. Izan ere, aipatu identifikazioa eman zenean, bertan, Ertzaintzak gas lacrimogeno-az bete zigun etxea. Hala ere, ez dugu etsi. Pro­ze­suak aurrera darrai eta bertako bi lagun prozesu judizial baten pean daude «usurpazioaz» akusaturik. Irizar Etxeak hustutze prozesu luze eta sakona izan du duela 15 urtetik hona. Herna­nin, 1000 etxe hutsetik gora daude eta hauek hutsik dauden bitartean, udal eta konstruktoreen arteko interesei men egiten dieten eraikitze proiektu berriak egiten ari dira lurrak ematen dituen baliabideen gainetik eta hauen kon­tsumo jasangaitzak onartzen dituen politikak aurrera eramanez. Era berean, erlijio bihurtu den jabetza pribatuaren aldeko jarreraren aurka agertzen gara. Nola ulertu liteke familia batek erabiliko dituenak baino etxe gehiago edukitzea eta gainera jabetza hutsak, hutsak eduki­tzearen aldeko jarrera izatea? Hernaniko herrian, bada hau denaz asko dakien familia bat. Familia hau da Irizar etxearen jabea. Guk bagenekien etxea okupatu genuenean zeintzuk ziren eta hasieratik egon gara haiekin tratu batera iristeko asmotan. Gure asmoa ez da inorri lapurtzea ez eta inongo eragozpenik sortzea. Hau dena beraiei planteatu genien, eta hauen erantzuna «nere etxean ez dut okuparik nahi» izan zen. Oku­pak, langileak, ikasleak eta ar­du­ratsuak gara eta etxe hau kon­pontzeaz gain, Hernaniko kaxkoan hu­tsik dagoen etxe honi bizia ematea da gure helburua. Rebeka Maestro Watson Gasatienea
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!