( Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramalea
(*erredakzioan euskeratua) ) Zertan dira ezberdinak Atez
Atekoa eta 5. kontenedorea? Badakigu?
Gaikako bilketa, 5. kontenedorearekin egin edo Atez Atekoarekin egin, guk berdin bereizi behar ditugu etxean: papera, beira, ontziak, organikoa, eta errefusa (kondarra). Ezberdintasuna da, 5. kontenedorearekin edozein hondakin atera litekeela nahi duzun egunean eta kontenedoreak lurperatuta badaude, nahi duzun orduan. Gastua, zerbitzuarena, 5. kontenedorearekin merkeagoa da, modu mekanikoan egiten delako, orain bezala, eta ez eskuz. Egia da, bilketa kontenedoreetan eginda ezingo dela jakin zein nahastu den, eta ezingo dela santzionatu, baina egia da baita ere, sistema horren kontra gizarte-erantzun txikiagoa izango dela erosoagoa delako, eta beraz jendeak ondo egiteko borondate haundiagoa izango duela. Kanpaina gehiago beharko dira sentsibilizatzeko eta laguntzeko, baina Atez Atekoaren helburuak parekatu daitezke (Usurbilen errefusa kopurua da: %27, lehendabiziko hilabeteetan eta %42 azaroan). 5. kontenedorearekin, herrian eta portaletan ez genuke zintzilik izango kuborik eta boltsarik eta komertzioetako bilketa euren beharretara egokituko litzateke. Inbertsioa, 5. kontenedorea martxan jartzeko, kontenedore marroiak erostea izango litzateke (6.000 €/urtean) eta uste dut daukagun kamioia nahikoa izango genukeela. 5. kontenedorearekin ez da toki pribaturik okupatzen (fatxada eta portalik), kontenedoreak bide publikoan jartzen direlako. Bi sistemekin errefusa jasotzen da, eta hori erre egin behar da edo zabortegira bota. Beste zerbait egin litekeela errefusarekin? Agian bai, baina nik ez dakit zer.
Nire ustez, aukerarik onena, 5.kontenedorea da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!