Esan BAI… Ereñotzuko auzo udalari!

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 26a, 09:32

( Amaia Miner Canflanca )

Auzo udala zertarako? Gal­de­t­uko dute batzuk. Auzoa bi­zi­berritzeko; bailara osoko etxe, auzo-gune, eta auzotar guztiei bilgune bat eskaintzeko. Urte osoko kultur programazio bat eskaintzeko. Adi­neko pertsonak auzoan eroso bizitzeko. Zainketa exkaxa duten bideak, plazak, udal eraikinak edo lorategiak egoera onean mantentzeko. In­ber­tsio txikiak egiteko. Udal tramiteei buruzko zalantzak argitzeko eta orokorrean he­rritarrei zerbitzuak gertura­tzeko.

Hori bakarrik? Esango du beste batek. Ez pentsa, ez da lan makala izango. Auzo udalak bere ondarea manten­tzea du abiapuntua, baina orain kultur eta gizarte arloak bezala gerora ere bi aldeek adostuz gero, beste hainbat konpeten­tzia jaso ditzake au­zo udalak, dagokion au­rre­kon­tuarekin batera.

Merezi al du? Galdetuko du hirugarrenak. Auzotarren arteko elkarlana beharko da, baina prest gaude horretarako. Ardurak hartuko dituztenak beharko dira, eta haiek inguruan babesa beharko dute. Auzolanean egin be­harko ditugu hainbat gauza, baina dakigun bezala, auzolana lana adina festa da, izerdia adina ilusioa.

Diru horrekin iritsiko al da zeozertarako? Kezka hori izan arren, buruari eragin beharko diogu: diru gutxirekin etekin haundia atera. Obra baterako iristen denean, bi egin auzolanari esker. Borondatezko lana saritu, dirulaguntzak lortu. Ate guztiak jo eta gero, beha­rrez­koa bada, kreditu bat eskatu.

Galderak asko dira baina erantzuna bakarra: Nik BAI esango diot auzo udalari. Eta zuk?

Zatoz eta parte hartu auzo galdeketan, martxoaren 28an, 10:00etatik 18:00etara Ereño­tzu­ko kultur etxean.

Amaia Miner Canflanca Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteko kidea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!