( Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua) ) Garbi dago. Lizaso jaunak ez du irakurtzen nik idatzitako guztiak, edo nahita ahazten ditu; esaten baitu, «hizki asko eta datu gutxi» dagoela, eta itxura denez, ez ditu hizki guztiak irakurri. Hemen ba, zati batzuk, argitaratu zirenak: «Usurbilen, errefusa zatia, erraustegira dijoana, edo zabortegira, apirilean eta uztailean %27,24 izan zen; urrian %33,81 eta azaroan %42,14». «Hernanin 10 langile beharko direla esatea, tankerako herri batean 50 behar direnean». «Atez Atekoagatik urtero 1.500.000 €-ko galera izango du, bilketa egingo duten langileengatik». Niretzat garrantzia duen datu bat, eta ez Lizaso jaunarentzat: «6.045 firmak erreferenduma egiteko eskatu dute, Atez Atekoa martxan jarri aurretik». «Orain dela zazpi urte PIGRUG plana onartu nuen. Bertan BEHARREZKO ikusten da birziklatzea, berrerabiltzea, eta konpostatzea. Hori 5. kontenedorearekin lortzen da. Erraustegia zikloaren bukaera da, errefusa zatia erretzeko».
Nik uste nuen, nire gutunak irakurtzen zituztenek garbi izango zutela nola pentsatzen dudan, baina ikusten dut Lizaso jaunak ez duela garbi. Badirudi plaza bat behar duela, jendeak anima dezan, ahari jokoetan bezala, desafio haundietan bezala. Horrela argi utzi nahiko luke, bera dela hemen gehien dakiena, eta egiaren jabea. Agian pentsatuko du, 12 urtean birziklatzen ari delako, pedigri nahikoa badaukala erabakiak hartzeko; eta gainerakoak ixo (horrek badu izen bat). Edo hitzerditan adierazten duen moduan, hernaniarrek ez dakite gaiari buruz, eta ez zaie galdetu behar; adituei bakarrik galdetu behar zaie, bera bezalakoei; horiek dira iritzia eman behar dutenak. Ni normalagoa naiz, uste dut kanpaina bat egin behar dela, informazioa eman, arrazoiz eta pazientziaz jokatuta, eta bi sistemen alde onak eta txarrak azaldu. Behin hori eginda, herriak erabaki dezala. Eta pixkor-jendea dedikatu dedila informatzera.
7 urte dira zinegotzi ari naizela, modu argi, ireki eta publikoan, nahiz eta Lizaso jaunaren iritziz, ezberdin pentsatzea eta publikoki adieraztea manipulatzea izan. Aukera guztiak errespetatzen saiatu izan naiz, gezurrik esateko asmorik ez dut eta niri gezurrik ez esateko eskatzen dut, besteen akatsak onartzen ditut eta espero dut nireak onartzea, eta batez ere, onuragarriena iruditzen zaidan hura defendatzen dut, gaurko eta biharko herritarrentzat. Lizaso jaunak nahi duena plazabeteko desafioa edo ahari jokoa bada, ni ez naiz han izango. Nik konponbideak nahi ditut.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!