EROSOTASUNA

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 20a, 09:44

( Julen Lizaso Aldalur (*Erredakzioan euskeratua) ) Inozotasuna edo intentzionalitatea; hondakin bilketa sistema aldatzea erabaki zenetik, bietako bat da, berdin dio zein, Amonarraiz animatzen duena horrenbeste letra eta hain zenbaki gutxi idaztera. Berdin ez dena da herritarrak nahastea eta kezkatzea. Esan nuen eta ez zidaten kasurik egin; gaur, disimulurik gabe, Andoni Amonarraizi proposatzen diot Biterin debate bat egitea argumentu ezberdinak ematen dituztenekin. Bertan, prentsan idatziz hain seguru esaten duena adierazteko aukera izango du. Bakarrik, lagunekin, mahainguruan… berdin du; garrantzia duena da zergatik jarraitzen duen hondakin bilketak ezkutuko arazo bat izaten, inork publikoki debatitu nahi ez duen arazoa. Hondakinak banatzen ez dituztenentzat, deserosoagoa da kontenedoreak aldatzea, bilketa selektibo bat egitea baino. 12 urte hondakinak banatzen daramagun gutxiengoak eska­tzen dugu aurrerapausu bat emateko, gure hondakinei probetxu haundiagoa atera ahal izateko, gehiengo erosoan ataskatzea bidezkoa al da? Lehen igeltsoroek zabortegira botatzen zituzten hondakinak; egun batetik bestera ordea, kableak, tuboak, egurra… banantzen hasi behar izan zuten. Nahastuta botatzeak ez zuen ezertarako balio, eta gaur, guztia aprobetxatzen da. Autoen tailer eta desguazeak ere banantzen hasi ziren: olioa, kristalak, neumatikoak, plastikoak; gaur egun guztia birziklatzen da. Europako legedia etxeetara ere iritsi da, batez ere, organikoen %100era (FORM). Dirudienez, Amonarraizek ez du horrela ikusten, denak joera berdinean ari gaitezkeen arren, Amonarraizek pasa egin zuen manipulazioaren muga bere azken gutunean. Arduratsuak edo ez, argiak izan gaitezen, eta hernaniarrei esan diezaiegun zeintzuk diren sistema bakoitzaren lorpenak, eta ez bakoitzari komeni zaiguna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!