Urtea hastearekin batera...

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 14a, 10:55

( Itxialdian parte hartu duten herritarren izenean, Inhar Olano Iradi ) Urtea hastearekin batera Euskal Preso Politikoen Kolektiboak borrokaldi berri bat jarri du abian. Eskakizunak argiak dira, aski ezagunak dira: -Kondena betea dutenak ETXERA!!! -Gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoak ETXERA!!! -Dispertsioarekin amaitzea. -Estatus politikoa onartzea. Espetxe ezberdinetan dauden presoek hiru hilabeteko borrokaldiak egingo dituzte txandaka. Martxotik ekainera bitarte zazpi hernaniar daude borroka honetan: Ainhoa, Xaxi, Joanes eta Beinat estatu frantsesean eta Oihane, Gari eta Araitz estatu espainiarrean. Tamalez, Hernanin une honetan 28 preso izanik hiru borrokalditan egongo dira gure herritarrak. Dagoeneko, borrokaldia hasi besterik egin ez denean, erantzuna jasotzen hasi dira. Espainiar estatuko espetxeetara EPPak isolatzeko agindua iritxi da Madrildik; eta nola ez, funtzionarioek denborarik galdu gabe beren nagusien agindua harrotasunez bete dute. Beraz, eta egoeraren larritasuna ikusirik, senide, lagun, eta herritarrok borrokaldi honekin bat egiteko beharra ikusi dugu, eta hala egitea erabaki. Otsailaren 5 eta 6an burutu genuen lehen itxialdia udaletxean, eta orain (martxoaren 5 eta 6an) bigarrenean murgildurik gaude. Borrokaldia kaleratu eta egoera salatzeko ekimen eta moduak adostu ditugu, eta hilabete osoan zehar izango gara kalean. Apiri­laren 16 eta 17an berriro ere elkartuko gara. Honela, herritar oro gonbida­tzen dugu EPPK hasi duen borrokaldiarekin bat egitera. Kanpotik eta barrutik, denok lanean, lortuko dugulako!!!! JO TA KE!!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!