Mikel Jakarentzat

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 11a, 01:00

( Andoni Amonarraiz Gómez EAJ-PNVko bozeramailea (*erredakzioan euskeratua) ) Oso interesgarria zure eskuti­tza, eta irakurri dudanez, jarrera askotan bat gatoz, baina ñabardura ba­tzuekin. Orain dela zazpi urte PIGRUG babestu nuen (Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarako Plan osoa) eta bertan kontuan har­tzen dira derrigorrezko birziklapena, berrerapilpena eta konposta. Inzineradora azken kondarretarako, eta bakarrik horretarako, izatea aurreikusten da. Adibide bat jarriko dizut: laister iritsiko dira kotxe, moto eta autobus elektrikoak, baina gaur egun, petroleoarekin dabiltzanak erabili behar ditugu. Gauza bakoitza bere garaian. Bilketari dagokionez, he­rri­tarrei bizimodua erraztuko dien sistemak jartzearen alde­koa naiz, eta konbentzituta nago bosgarren kontenedorearekin lortu daitekeela. Egia da zigortzeko ahalmena gal­tzen dela eta kontzientziazio kanpaina gehiago egin beharko direla, baina konbentzituta nago sistema horrekin sentituko direla herritar gehienak identifikatuen eta babes sozial haundiagoa izango duela. Usurbilgo sistema ezagutzen dut eta jarraitzen dut pen­tsatzen, usurbildarrek, bosgarren kontenedorearekin eta erakutsi duten kontzien­tziazioarekin, emaitza hobeak lortuko zituztela, eta kontrako jarrera gutxiago izango zirela. Hernanin gauza bera pasako zela pentsatzen dut. Agur bero bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!