Sarrera guardiari debekatu

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 28a, 02:00

( Maialen Galdeano Fraile ) Ez dago eskubiderik. Nor dela pentsatzen du horrek gu horrela tratatzeko? Tratu txarren beharra al dago gazteei tabernetako arauen berri emateko? Nazka-nazka eginda gaude Atxur tabernan lan egiten duen seguritateko guardiarekin. Hamabost urte nituela behin baino gehiagotan sartu izan naiz Atxur tabernan eta inoiz ez dit ezer esan. Orain hamasei urteak beteak ditudala ´te tengo fi­txada` esan eta sarrera debekatzen hasi zait. Karneta erakutsi arren ez didala sartzen utziko dio behin eta berriz. Ikusirik zein den bere jarrera, 25 urte dituen lagun batekin sartzea erabaki nuen pasa den asteburuan. Baina berriz ere oso jarrera harroputza duen guardiarekin topo egin eta honek bere debekua manten­tzeko erabakiari tinko eu­tsiz ez zuen inolako lotsarik eduki iletik tira egiteko, bul­tza egiteko, besotik oso bortizki heltzeko eta iraintzeko. Eta ez da ez lehenengo aldia, eta ez naiz ni lehenengoa ez azkenekoa tratu hori jasaten duena. Ez dago eskubiderik. Pertsona horri debekatu beharko litzaioke hor lan egitea, ez guri bertara sar­tzea. Berriz ere horrelakorik ez gertatzea espero dugu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!