Ingurugiroko zuzendaria den Javier Zarraonandiak dioen moduan, egia da «bilketa sistema dena delakoa izanda ere, beharrezkoak direla ondorengo inzineratzea edo nonbaitera botatzea». Ulertezina bada ere, hondakin bilketaren gestioa ez du baloratzen, ez baita Diputazioaren konpetentzia.
Europako legeek eta Hondakinen Plangintza Nazionalak (Plan Nacional Integrado de Residuos) ordea, hondakinen bilketak baloratzen dituzte, kontuan hartuta ingurugiroan duten eragin txikia. Hondakinen gestioan lehentasuna du «gaikako bilketak», hau da, zabortegitara eramaten den edo erretzen den kopurua gehien murrizten duena. Martxoaren 1ean, Ingurugiro ministro ohiak gauza bera errepikatu zuen Donostiako udaletxean eman zuen hitzaldian.
Usurbilek zabortegira eramaten den kopurua %80tik %18ra murriztu badu ere, ez du ondoren bota beharrekoa saihesten. Hala ere, ingurugiroan duen eragina lau aldiz jaitsi du, eta hori da kontua. Erretzeari utzi nahi izatea bezala da, 80 zigarrotatik 18ra pasatzea, eta 7ra pasatzeko intentzioa edukitzea; baloratzeko modukoa da. Hala ere, 0% lortzea ezinezkoa da eta «Usurbilek ere erre egin beharko du, edo hondakina nonbaitera bota».
Bi gauzak zergatik ez? Usurbilek duen joera da hondakin minimoa, errefusa, %7ra jaistea. Zabortegian fermentatu daitezkeen hondakin bakarrak pixoihalak dira. Gauzak horrela, soluzioa ondorengoa izan liteke: pixoihalak bakarrik inzineratzea eta gainontzekoa inerteek kontrolatutako zabortegi batera botatzea. Zabortegi horiek ez daude 2013an ixtera behartuta, eta ezta ere errautsa edo hondakin toxikoak (inzineratzen den %36a) jasotzen dituztenak.
Erraustearen kontra daudenek ere onartu dezaketen formula izan daiteke aurrekoa. Horretarako, Diputazioak aho haundia duten kontenedoreak kendu beharko lituzke 2012rako. Minimo onargarri horretatik aurrera, herri bakoitzak aukeratu dezake.
Julen Lizaso Aldalur (*Erredakzioan euskeratua)