Pentsaera politiko ezberdinetako 6.045 herritarrek Atez Atekoa jarri baino lehenago, erreferenduma eskatzen diete Ezker Abertzaleari eta Ezker Batuari. EAJ-PNVkoek espero dugu, lehen aipaturiko alderdi politikoek, Hernaniko herriaz paso ez egitea eta Usurbil eta Oiartzungo interesak hernaniarrenen gainetik ez jartzea. Hernanik Atez Atekoa martxan jartzen ez badu eta hiru herri hauen artean sortutako sozietatean parte hartzen ez badu, azkeneko hau, baliabide faltagatik ez da egingo . Herriaz eta bertako partaidetzaz harro hitzegiten duten politikoek ez badiote jaramonik egiten herriak benetan eskatzen duenari, geratzen zaien sinesgarritasun pixka galduko dute eta beraien alderdiko interesak Hernaniko herriaren interesen gainetik daudela azalduko dute (Usurbilen eta Oiartzunen Ezker Abertzaleak gobernatzen du eta San Marcoseko Mankomunitatean Ezker Batuarekin hainbanatzen dute Lehendakaritza eta Lehendakariordetza).
Erreferendum bat nahi dugu lehenbailehen, gezurrik eta mehatxurik gabe, Atez Atekoaren eta 5.kontenedorearen informazioarekin eta argi utziz azken kondarra (errefusa) dagoen bitartean, Atez Atekoarekin edota 5. kontenedorearekin, zabortegian edo inzineradoran eduki beharko duela bere tratamendua.