Mugikortasun Plan berria

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 5a, 11:00

( Jaione Zubeldia Tellechea ) Mugikortasun Plan berria Martxoaren 8an bukatuko da epea Udalaren enkarguz En­da­ra enpresak egin duen Mugikortasun Plana erakusketan egoteko eta alegazioak egiteko. Plan honek, onartzen bada, aldaketa erradikala eragin dezake Hernaniko bizilagunen, merkatarien, bezeroen eta bisitarien mugikortasunean, eta iruditzen zait, beste gai garrantzitsuekin egin bezala, informatzerako orduan, trataera berdina eman beharko litzaiokeela, eta baita eztabaida publiko bat egin ere. Ez dira horrela egiten ari, eta nire buruari galdetzen diot, zergatik interesatzen da oharka­pean pasatzea? Zerga­tik ez da Kronikan informazio zehatza azaldu? Adibide gisa, Endara enpresak 94 aparkaleku kendu ditu, zehazki gaur egun falta diren tokitik (-560), hau da, zona 0 deiturikoa: Kaxkoa, Atzieta, Nafar Kalea, Urbieta... Biterin azaltzen diren planoetan ez da aurreikusten zona urdinik, ez Atzie­tan ezta Urbieta/Elkanon ere. Gogorarazi nahi dut 2005 urtean, SIADECO enpresak Komertzioa Erreabilitatzeko Plan bat egin zuela (PERCO), uste dut Eusko Jaurlaritzak subentzionatua, eta bertan zenbait jarduera biltzen ziren Hernanirako. Planifikazio Fa­seko 33. orritik honakoa atera dut - 1.2 Proposamena: Apar­kaleku libreen sistema hobe­tzea merkatal guneetan: ´Mer­katal­gunee­tan ordaindu gabeko aparkalekuak izatea KLABEA da gizartea eta merka­tari­tza indartzeko... Txantxilla ingurua garatzearen eraginez aparkaleku libreak faltako di­ra, 130 inguru, eta horrek ne­ga­tiboki eragin de­za­ke merkatalguneetan, gizartea eta merkataritza indartzerakoan`. Trafikoa erregulatu bai, baina kontuan izanda mo­men­turo horrek izango duen eragina (kasu honetan negatiboa) gizartean eta merkatari­tzan. Alderdi hori azpimarratu nahi nuen, baina bada gehiago. Bizilagunak, merkatariak, ostalariak... animatu egiten di­tut informatu daitezen nola eragingo dien plan berri ho­nek. Beren iritzia eman de­za­tela eta alegazioak baldin ba­dituzte, aurkeztu ditzatela. Jaione Zubeldia Tellechea (*erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!