( Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea
(*erredakzioan euskeratua)
) EAJ-PNVkook pentsatzen dugu hondakinen ordenantza berriak hernaniarrak bertara egokitzeko epe bat izan beharko lukeela, eta epea zabalagoa izan beharko litzatekeela hondakin bilketa sistema berrira egokitzen zailtasun gehiago izan ditzaketenentzat, adina dela eta. 65 urtetik gorako 3.591 pertsonen helbideak baditugu eta uste dugu protokolo bat prestatu behar dela beraiei laguntzeko eta eguneratzeko sistema ´iraultzaile` honi dagokionean.
EAJ-PNVtik hori eskatu diegu Gobernu Taldeari eta Ezker Batuari, adineko pertsonengan maitasun gehiagorekin pentsatu dezaten, orokorrean hernaniarrengan erakusten ari direna baino. Horrez gain, ez litzateke gaizki egongo Goiz Eguzkiko kideek idatzi bat egingo balute honakoa eskatuz: huts egiteko epe zabalago bat jartzea adineko pertsonentzako, ordenantzak biltzen dituen isunak ezarri aurretik. Eta planning bat egitea, atez ate, edozein motatako erraztasunak eta azalpenak emateko sistema honi buruz. Izan ere, nahasgarria izan daiteke adin jakineko pertsona batzuentzat.
Espero dezagun eskaera hau aintzat hartzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!