Vilassar de Mar: zabor tasa 148 euro

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 28a, 12:50

( Mikel Arrieta Iraola )

Azken egun hauetan Ha­mai­ka Bat alderdiak gonbidatuta Vilassar de Mar herriko alkatea izan dugu gure artean. Egin da­ko adierazpenetan de­tailetxo bat ahaztu zaie esatea: Vilassar de Mar herrian za­bor bilketarengatik 148 euro ordainduko dute 2010­ean. Hernanin baino 65 euro gehiago; hau da % 75 gehiago ordaintzen dute zerga honetan. Vilassar de Mar he­rrian Donostian baino gehiago or­daintzen dute. Vilassar de Mar herrian bosgarren kontenedorea dute, beraz, bosgarren kontenedorea defendatzen dutenek ez dute defendatzen bakarrik ingurugiroaren aldetik sistema atzerakoi bat, aldi berean oso sistema garestiaren alde egiten ari dira.

Mikel Arrieta Iraola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!