Arratsaldeko 4:47ak dira...

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 27a, 10:47

( Gurutz Agirresarobe Pagola ) Atsaldeko 4:47ak dira, ostirala da, aste osoko lan kontuak da­goe­neko alde batera utzi eta asteburuan murgilduta dago jendea. Kafetxo bat hartzen ari naiz Astoriako kafetegian, jende multzo bat sortzen ari da autobus geltokian, irrifarrak, agurrak, besarkadak... arraroa egiten da, denok koadrodun boltsa alboan dutela. Ebakiari azkeneko zurrutada eman eta jende multzoruntz abia­tzen naiz, nire koadrodun boltsa ahaztu gabe (bestela Pe­pik akatuko nau), neureak pe­ga­tina dauka itsatsia, Gorka Lo­ran Lafourcade irakurri daiteke. Astebururo Euskal Herriko ehundaka txokotan ikusi daitekeen argazkia da, Donostian, Gasteizen... Euskal preso politikoen se­ni­tarteko eta lagunak gara, ha­rro gaude, maite ditugu eta Eus­kal Herriko berotasuna erama­te­ko prest gaude Espainiako ehun­daka presondegi hotzetara. Autobusa abiatzen da, 1.000 km joan, 40 minutuko bisita, 1.000 km buelta, Aljeziras urruti dago. Bidean; arriskuak, nekeak... Bisitan; irrifarreak, konfidentziak, kontakizunak eta nahi baino azkarrago bisitak egitera joaten garen milaka eta milaka euskaldunok hainbeste gorroto dugun kartzeleroaren ahots automatizatua, «se ha terminado el tiempo de visita», 40 minutu. Bueltan; esandako guztien errepasoa, sentimenduak bor-borrean, tristura, atsekabea... amorrua. Presoaren delitua Euskal Herria maitatzea, defendatzea. Senitarteko eta lagunen delitoa, senide eta lagunak maitatzea. Hau da espainiar estatuaren politika kartzelario terrorista. Nun gelditzen dira giza eskubideak? Astebururo, egunero, momentuoro urratzen dira giza eskubideak eta non daude eskubide hauen alde ahotsa hain altu al­txatzen duten horiek, sasidemokratak, sasi bakezaleak, hipokritak! Euskal Herrian gertatzen diren giza eskubideen aurkako eraso guztiekin, bai, guztiekin bukatzeko era bakarra, bai, bakarra, Euskal Herriak erabakitzeko aukera izan dezala da. Hau ere eskubidea da, beraz, errespetatu ditzagun eskubide guztiak eta arazoa bukatu da, erraza ezta? Hori gertatu arte eta gertatu dadin jarraitu dezagun borrokan jo ta ke, gure senideengatik, gure lagunengatik, Euskal He­rri­a­rengatik. JO TA KE IRABAZI ARTE!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!