ZABORRA edo LEHENGAIA

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 26a, 01:00

( Mikel Jaka Sasieta ) Afirmazioa batzuekin abiatzen gara: Zaborra arazo bihurtu zaigu; EZIN DUGU JARRAITU KONTAMINATZEN ORAIN ARTE BEZALA; birziklatzea beharrezkoa da, zabor gutxiago egitea eta hondakinak tratatzeko modua aldatzea. Batzuk erraustegiaren alde daude; baina erraustegia jarri nahi izan duten herriek ez dute nahi (Urnieta, Errenteria, Oiartzun, eta orain Usurbil, Lasarte-Oria...). Urruti daukagunean ez zaigu hainbeste axola, axola ez zaigun bezala Hondakin Nuklearrak Afrika­ko leizeetara eramatea. Atez Atekoak bildurra sar­tu digu, hondakinak bereiztera behartu gaitu, isunak iragarri dira boikota egiten dutenen­tzat, usainak aipatu dira, askatasuna... birziklatzea ia ez dela borondate kontua izango, obligazio bihurtuko dela. Imajinatzen al dituzue gure herriak, eskubitik gidatu be­har­ko ez bagenu, bakoitzak nahi duen tokian aparkatuko balu, udaltzaingorik ez bagenu, edo isunik... Atez Atekoa aipatu zutenean kezka sortu zitzaidan. Uda­lak deitutako bileretara joan nin­tzen, eta gauza batzuk ar­gia­go ikusi nituen. Hamai­ka­bat taldeak hitzaldia antolatu zuen eta Usurbilgo pertsona bat ekarri zuen, Atez Ate­koa­rekin kritikoa zena. Neure bil­du­rrak hitzaldi hark argituko zizkidala es­pe­ro nuen (usainak, mugak...). Hala ere, Usur­bilgo herritarrak, azaldu zuen bakarra izan zen nola boikoteatu sistema, eta nola jarri traba legalak. Egun batzuk geroago, Usurbilera joan ginen bi lagun, orgainikoa bildu zuten egun batean; harrituta geratu nin­tzen, herri garbi bat aurkitu nuelako, usairik gabea, eta zabor poltsaren bat edo beste kalean zeukana, tokatzen ez zen egunean aterea (pentsatu nuen boikota egin nahi zuen norbaitena izango zela). Egunero gu manipulatzen saia­tzen dira Atez Atekoaren kon­trakoak, ezagutzen ez du­gu­nari diogun beldurra aprobe­txa­tuta. Usurbilgo EAJko zinego­tzia Atez Atekoaren aldekoa da, eta bera da adibide nagusia, sistema baliagarria dela jakiteko. Ustel usaina hartzen diot nik, errastegia bai edo ez erabakitzea ukatzen digutenak gure etxe aurreko zin­tzilikarioei dioten kezkari. Otsailaren 27 eta 28an Usurbilek erreferenduma egingo du, eta sistema ezagutzen dutenek aldeko botoa ematen badiote, erantzun horrek gauza asko argituko ditu, eta erraustegia ez da beharrezkoa izango. Ezberdin pentsatzea normala da, norberak bera defendatzea logikoa, baina besteen lana boikoteatzea ez da justua, ez zuzena, eta bide okerrera garamazki.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!