Eskerrik asko, Usurbilgo herria

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 25a, 01:00

( Karmele Agirre Aldabaldetreku, Hernanin Zero Zabor. ) Gutun honekin Hernanin Ze­ro Zabor taldeko emakume eta gizonok eskerrak eman nahi dizkizuegu Usurbilgo herritarroi. Bi urteotan ia hutsetik abiatuta martxan jarri duzue hondakinak ku­dea­tzeko mo­du berria. Euro­pan diren ereduak ikusi, leku asko bisitatu, asko eztabaidatu eta Atez Ate­ko sistema abiatu zenuten. Mar­txan jarri eta denbora gutxian oso emai­tza onak lortzea posible dela erakutsi duzue. Usur­bil­darrok bide berria ireki diguzue Gipuz­koa­ko eta Eus­­kal Herriko jendeoi. Lana fin egin behar izan duzue Usurbilen, polemikak izan direla badakigu (ez Her­na­nin orain ditugunak baino txi­kia­goak), bidean gauza bat baino gehiago aldatu beharko zenuten... baina lanarekin, el­ka­rrizketarekin eta pazien­tzia­re­kin, emaitzak hor dau­de. Ge­ro, ateak ireki dizkiguzue Atez Atekoa ezagutzera Eus­kal Herri osotik hurbildu ga­ren guztioi. Hori gutxi ba­litz, sistema martxan jarri eta urtebetera, erreferenduma egingo duzue. As­pal­di honetan nork egin du horren erdia Euskal Herrian? Usurbilek sistema berria antolatu behar izan du goragoko instituzioen laguntza gutxirekin. Aldiz, Usurbilgo udaleko agintariek hilabeteotan es­ku zabala erakutsi du­te, bai udaleko alderdien ar­tean akordioetara iristeko eta bai Gi­puz­koako Foru Aldun­diari eta Hon­da­ki­nen Kon­tsor­­tzioa­ri pro­posamenak egi­nez. Az­ke­na, joan den astean Xabier Mikel Erre­kon­do alkateak egin­dako eskain­tza: Zubietako Errauste Plan­taren proiektuarentzako 6 urteko mo­ra­toria. Guk bat egi­ten dugu mo­ratoria proposamen horrekin. Eta ausarta litzateke Aldun­diaren al­detik eskaintza hori onar­tzea, Gipuzkoa jasangarriago baterantz egiteko. Usurbilgo herria: jakin eza­zue Gipuzkoako herritar asko zuekin gaudela. Osa­su­naren­tza­­ko, klimarentzako eta ingurumenarentzako kaltegarria den Errausketari uko egiteaz gain alter­natiba on bat badela de­mos­tratu du­zue. Maiatzean Atez Atekoa martxan jarriko da Hernanin eta Oiartzunen. Eta laster eto­rriko dira gehiago bide be­retik. Egun batean gu bezala eskertuta edukiko dituzue hilabeteotan zuen kontrako kanpainan jardun direnetako asko eta haien seme-alabak ere. Mila esker, Usurbilgo herria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!