Herritarren parte hartzea, bai Dudipe!

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 23a, 21:25

( Mikel Arrieta Iraola ) Herritarren parte hartzea oso gai garrantzitsua da; hain garrantzitsua ezin dugula utzi salatu gabe Hamaika Bat alderdia, edo Hernaniko EAJ egiten ari diren joko hipokrita eta demagogikoa. Ildo honetatik hainbat datu gogoratu nahi dizkiet hernaniarrei: -Gogoratu nahi dut ezker abertzaleak gidatutako uda­la izan dela Hernanin Herri galdeketa bat antolatzen le­he­na. Eta gainera funtsezko gai baten inguruan: gure he­rriak zer azpiegitura publiko be­har dituen. Herritarrek kul­tur gunearen aldeko apus­tua egin dute eta hara non, ezker aber­tzalea izan den bakarra herritarren erabakia onartzen eta berea egiten. Non daude gainontzekoak? Zergatik ez dute onartzen herriaren hitza? -Hernanin egin den sinadura bilketa masiboena Erraus­keta Planta egitearen aurkakoa izan da. 3.000 lagunek baino gehiagok sinatu ge­­nuen. EAJ-PSOE eta Hamaika Bateko zinegotziek kasu egin al zieten sinadura horiei? -Bai EAJak, bai Hamaika Bat-eko kideek, beste izen batekin bada ere, 30 urte da­ra­mazkite Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen: zenbat galdeketa antolatu dituzte? Ba al dute inoiz asmorik gipuzkoarrei galde­tzeko Errausketa plantari buruz, Pasaiako portuari buruz edo errepideetan jarri nahi dituzten peajeei buruz? -Beti defendatuko dut herritarren parte hartzeko es­ku­bidea, baina Hamaika Bat-eko zinego­tzi bat udal langileei sinadura eskatzen aritzen denean, eta PNVeko beste zin­egotzi bat udalean ari­tzen bada sinadura orrialdeen ko­piak ateratzen, edo PSOEko zinegotzi batek hainbat dendetan sinadura biltzeko orriak banatzen baditu, eskubidea dut pen­tsatzeko, egitasmo ho­rrek interes politiko zehatz ba­tzuei erantzuten diela. -Azkenik esan, gai honetan herri galdeketaren alde nagoela, Usurbilen egin den mo­duan, behin Atez Atekoa mar­txan jarrita, eta zuzen zu­ze­nean ezagututa. Han praktikak erakutsi du hasieran aur­ka zeudenetako asko sistemaren aldeko bihurtu direla; esaterako, Usurbileko EAJ, zeina alderdikeriak baztertu eta Atez Ateko sistemaren aldeko kanpaina egiten ari den.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!