( Kistiñe Lujanbio Galdeano
Langile Ikastolako Organo Gorenaren izenean ) LANGILEKO komunitate
osoari MILA ESKER
Langile Ikastolako Organo Gorenak, eskerrak eman nahi dizkizue igande honetan manifestazioan parte hartu duzuen guztiei.
Manifestazio jendetsua izan zen -udaltzaingoen zenbakien arabera 2.000 kide baina gehiago bildu ginen-
Jendartean proiektuarekiko atxikimendua eta identifikazioa nagusitu ziren. Giro politta benetan!, eta horrek, gaur egun proiektu hau bultzatzen ari garenoi indar handia ematen digu.
Badakigu herri honek proiektu hau defendatzeko gogoa, laguntza eta bultzada handia eskainiko diola beti eskolari.
Berriro ere mila esker, eta hurrengo mobilizazioetan gure artean izango zaituztegula jakiteak indar berezia ematen digu gu guztioi.
2-16 urte bitartean gure seme-alabak Langile Ikastolan nahi ditugu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!