( Josu Arrieta Iraola
(Jai Batzordearen izenean) )
Jaietako hogei urtetako egitarauan, aurten musika emanaldi berezia eta ederra antolatu dugu. Juan Mari Beltran seikoteak ´Orhiko xoria` emanaldi izugarria eskainiko digu. Hernanin, lehendabiziko aldiz izango da, eta merezi duela esatea gutxi dela uste dugu. Arratsaldeko 20:00etan izango da. Horrelako aukera ezin da pasatzen utzi, eta horregatik etortzera animatzen zaituztegu. Jai Batzordea
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!