( Jose Ignacio Arruti Camio ) Zure alderdiko zinegotzi xume bat izateko (zuk esaten duzun bezala), zure alderdiko (PNV) politikari profesionalen jarrera duzu. Pilotak kanpora botatzen dituzu ez erantzuteko eta gainera uste duzu gezur bat bi aldiz esanez gero, egia bihurtuko dela.
Hobe izango zenuke daukazun denbora eta ematen dizkizueten laguntzak, euskaraz irakurri eta ipini nuena ulertzeko erabiliko bazenitu.
Non irakurri duzu ni erreferendumaren alde edo kontra nagoenik Atez Atekoa martxan jartzeko?
Baimenik eskatzen al diezue bizilagunei udaletxearen izenean grisez margotzen dituzuenean herriko paretak? Berdin zaizue horma ze koloretakoa den ere.
Zure alderdiak (PNV), eta besteak, erraustegia jarri nahi duzuen lekuan ipintzeko egin duzue aurretik inolako erreferendumik? Egin baduzue komunean harrapatuko ninduen, ez bainintzen jabetu!
Eskertuko nizuke hemendik aurrera nik esan ez dudana nire ezpainetan ipiniko ez bazenu.
Agur, ondo segi eta saiatu euskaraz idatzitakoa ondo ulertzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!