Euskal presoak borrokan, gu ere bai!

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 11a, 01:00

( Elias Miner Villanueva eta gainerako senideak ) 2010eko otsailaren 5 eta 6 bi­tar­teko egunetan, gure senideen borrokari jarraipena emateko egin dugun itxialdian honako ondorioak eta konpromezuak hartu ditugu: - Beraien egoera egunero salatu eta beraien egoera herritar guz­tiei helarazteko konpromezua hartu dugu. - Itxialdiak burutzen jarraituko dugu gure senideak borroka­tzen jarraitzen duten bitartean. - Herritar guztiak animatzen ditugu burutzeko asmoa ditugun mobilizazio guztietan parte hartzera, hauek izango dira hurrengo egunetan: - Otsailaren 13an: Torturaren Aurkako Eguna. - Otsailaren 18an: Jon Antza­ren desagerpenaren sala­keta eguna. - Otsailaren 27an: Eguerdiko 12:00etan, kontzentrazioa Do­nos­tiako epaitegiaren aurrean. - Martxoaren 6an: Itxialdia Udaletxean. Hauek dira gure senideen aldarrikapenak eta bat egiten dugu: - Bizi osorako kartzela zigorrik ez! - Preso gaixoak kanpoan egon behar dute! - Dispertsiorik ez! - Estatus politikoa orain!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!