( Andoni
Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua) ) Zenbaitetan Alkatea eta ni liskartu izan gara Udalaren gestioari dagokion kostua dela eta. Lehengo Alkateak gehiago kobratzen zuela eta ez zuela, oraingo zinegotziek lehengoek baino gehiago kobratzen dutela eta ez dutela... Baina, gestioaren kostuaz gain, aztertu beharko litzateke zein gobernu taldek egin dituen gauza gehiago hernaniarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz.
Ez dut kontatuko herriko leku ezberdinetako hernaniarrek jasan behar izan dutena Gobernu Talde honen jarrera dela eta, baina salatu nahi dut oraingoan haur eta gazteek jasan behar izan dutela. Gogoratzen dudanez, Hernaniko haur guztiak izan dugu aukera herriko jaiek iraun bitartean barraketan ibiltzeko, baina konturatuko zineten bezala, 2010ean ez da horrela izango. Esaten dute errua ferianteena dela, esaten dute ez zutela Karabelen jarri nahi, esan, esan eta esan, baina barrakez gozatuko ez dutenak haurrak dira.
Gobernu Talde hau burutzen ari den ´udal gestio ona`ren beste adibide bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!