Zentzua Gipuzkoarentzat
Opari paperean aurkeztu badigute ere, AHTa ez da Gipuzkoarentzat ona; gastu haundia eta ibertsio gutxi: a) inguru menditsua izanik, kilometroko kostu ekonomikoa beldurgarria da, b) kostu ekologikoa berriz grabea, erabili ezinda uzten baitu espazio natural haundi bat, eta natur bizileku izugarriak hondatuko baititu oso leku txikian; hain zuzen, lehendik ere nahikoa egur jasan duen leku txikian. Bai animaliek, bai landaretzak eta baita paisajeak ere kontaminazio flubiala, atmosferikoa, akustikoa jasan dute eta dena bidez saturatuta dago; c) koste humanoa bidegabekoa da: gipuzkoar gehienok ez dugu AHTa erabiliko eta guk ordaindu beharko ditugu billetearena ez beste gastuak: trena pasatzen delako gure etxe ondotik edo asteburuetan joaten garen baso edo errekastoen ondotik; guk ez baitugu bigarren etxerik itsasertzean edo mendian.
TGVaren ibilbidea Frantziako lautadarekin batera bukatzen da eta Dax-etik Hendaiara lehengo bide zaharretik dijoa, ingurunea desitxuratu gabe. Ammán jauna 1)Y edo Z-ren ibilbide berria zergatik ez duzue hasten Araba edo Nafarroako lautadan eta hortik Iruñeara bitarteko ibilbide zaharra reforzatu? 2) Behar-beharrezkoa dela diozue. Obrak Irunen hasteko presa bera izango ahal zenukete konstruktorak Madrilek jarriko balitu Euskal Gobernuak jarri beharrean? (EGk nahi dituen epeak eta proiektua mantendu ere)?
Aurrerapena neurtzeko, kontuan hartzen dira zintzotasuna eta denon ongizatea, beti ere, guztion ondasunaren eta ingurunearen arteko orekatik abiatuta. Diferentzia handiz, gu gara Europako herrietan kontaminazio akustikorik haundiena dutenak; isiltasunik ez daukagu ezta mendira aldeginda ere. Ingurumen Sailak eta Barne Sailak ez al dute asmorik mendian kontrolik gabe dabiltzan motor-zale horiei frenurik jartzeko, mendira umeekin joaten garenon ondo-ondotik pasatzen direnean? Beren bi edo lau kurpileko trasteekin pistak izorratuz eta Adarra edo Aballarriko magaletan astebururo animaliak dantzan jarriz? Europako Konstituzioari baietz esaten diozue... eta zuen europar sentsibilitatea?
Julen Lizaso Aldalur
(*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!