( Isabel Zubillaga Huici ) Atez atekoaren alde egun hauetan agertu diren eskutitzetan, badirudi bostgarren zabor ontziaren alde gaudenak errauste-plantaren alde gaudela. Ba hori ez da horrela. Ahal den gehien berziklatzea nahi dugu eta hondakin edo erresto ahalik eta gutxien utzi. Horixe da hain zuzen ere, atez ateko sistemaren helburu berbera.
Eta beste gauza bat argitu nahi nuke. Noiz, non eta nori galdetu zaio zer nahiago dugun? Hernaniko Udal Aldizkariak 7. alean esaten duena ez da egi osoa ere ‘AUKERA...tú. Las decisiones que se han tomado entre todos’. Bilera asko egin dira, bai, baina erabaki nagusia hartu ondoren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!